2017-11-22

SUHILTZAILEAK LAURON

Gaur, ikastolako gurasoak diren hiru suhiltzaile etorri dira Laurora, eta beraien lana zein den eta hainbat gomendio azaldu dizkigute: zartagina sutan dagoenean, ez urik bota; sute baten aurrean, ateak eta leihoak itxi; horrelako kasuetan ez erabili igogailurik; korronte elektrikoetan sua dagoenean ez erabili ura itzaltzeko; zauden tokia baino beherago sua badago, mantendu etxe barruan; babestu etxea, trapu bustiak leihoetan eta ateetan jarriz; horrelako kasuetan 112ra deitu...



No hay comentarios:

Publicar un comentario